Intsektu Begiekin Mundua Begiratz
Jesús Alcaide
('Self Identity is a Bad Visual System' erakusketako katalogotik)
Nosedive. Black Mirroreko hirugarren denboraldiko 1. atala. Emakume ilegorri bat korrika dabil konpoaldean dagoen urbanizazio bateko bidetik. Malba koloredun txandalezko kirol- jertsea, praka grisaxkak, aurikularrak soinean, kolore arrosazko telefono mugikorra eskuan. Wellness kultura eta bere jarrera puntuatzen duten appak likez eta followerez beteriko gizarte batean.1984 2016. urtean bertan. Gaur egungo nartzisismoari buruzko distopia bat. Diru edo gaitasun teknologiko nahiko izango bazenu, zure irudi publikoa Interneten kontrolatu ahal izango zenuke, eta horrela zure patua eta zure haratago birtuala ere. Optimizatu edo hil. Erail edo eraila izan.
2001. urtean jada, Lev Manovichek zera zihoen: komunikabide berrien logika antolamendu post-industrialeko logikarekin bat dator: “erabiltzaileak eskatutako produkzioarekin”, eta “justu garaiz” egin beharrekoarekin, posible direnak, ordea, fabrikazio eta distribuzio fase guztietako ordenagailuen sareei esker (...) Makina bera aldi berean erakusketa areto eta fabrika moduan erabiltzen baita; hau da, ordenagailuak berak baliabidea sortu eta erakutsi egiten du; eta objektu material moduan existitzen ez denez, baizik eta argiaren abiaduran kablez bidali daitezkeen datuen moduan, erabiltzailearentzako neurriz egindako bertsioa, sartutako datuei erantzunez, ia berehala entregatzen da. Hori dela eta, adibide berdina jarraituz, leku web batera sartzen garenean, zerbitzariak guri egokituta dagoen web bat mihiztatzen du berehala. Bere hitzak jarraituz, more mediaren aroan, gizakia merkantzia modura egokitua izateko prestu dagoen datu multzo bat besterik ez da, sareetan algoritmo sekretu eta afektu opakuen bidez berreratzen dabilen mamu irudi bat. Ongi etorri big data world (hidden) showra.
Interneta utopia demokratizatzaile eta libre delaren ideia errepikariaren aurrean, gaur egun Eloy Fernández Portak orain dela urte batzuk idatzi zuen moduan bizi gara, Etsipen momentu batean (2009-2029) (Emozio suntsitzailea). Informazioa eta errealitatearen arteko bereizgarria, desberdintasun horretatik datozen ondorio sentsorialekin. Bifok zera idatzi zuen duela gutxi, depresioa organismo kontzienteak inguruko munduaren zentzua aurkitzeko gaitasuna galtzen dueneko egoera moduan deskriba daiteke. Baina zentzua ez datza gauzetan, ezta hizkuntzaren zeinuetan ere. Interpretazio batetik hurrengora doan etengabeko desplazamenduak sortzen du, zalantzazko jestu ezezagunen hartuemanetik. Zentzua hizkuntza-agenteen arteko komunikazio afektiboaren ondorioa da. Zentzua erlazio dimentsiotik sortzen denez, zentzua izatearen posibilitatea deuseztatu egiten da gorpuen komunitatea banandu egiten denean. Hau da depresioaren abiapuntua. Bi gizonen irudiak gurutzatu egiten dira nire buruan. Mark Aguhar eta Mark Fisher. Lehenengoak, artista, idazle eta aktibista queerak, bere buruaz beste egin zuen 2012ko martxoaren 12an. Egun batzuk lehenago, 2012ko otsailaren 17an, gaueko 10:52etan hurrengo testua argitaratu zuen bere tumblrean:
Hauek dira ardatzak:
1
Gorpuak baliodunak dira berez
2
Gogoratu heriotza
3
Itsusia izan zaitez
4
Ezagutu ezazu edertasuna
5
Korapilatsua da
6
Enpatia
7
Aukera
8
Berreraiki, gauza bihurtu
9
Errespetatu, negoziatu
2017ko urtarrilaren 13an, Mark Fisher autoreak, Capitalist Realism (2009) edo Ghost of my life (2014) bezalako egungo pentsamenduan eragin handia duten testuen idazleak, bere buruaz beste egitea aukeratu zuen bere kide Bifok etorkizunaren ezeztapen motelari buruz hitz egiten zuenaren irtenbide bakar gisa. Txanpon baten bi alderdien gisa agertzen zaizkit bi irudi, Aguhar eta Fisherena. Alde batetik, artista queer baten gorpu mestizoa, zeinen irudia eta lana sarearen bitartez itxuratzen joan zen, eta bestetik, Fisheren teoria birikoa, zeinen K-punk blogaren edo The Wireko orrialdeen bitartez egindako diagnostikoak gure aroko paradoxetan pentsatzeko baliagarri izan ditugun. Hondamenak ez du momentu puntualik. Mundua ez da kolpe batez bukatzen; aitzitik, desagertuz doa, zatikatu egiten da astiro, kataklismo motel baten irristatzen doa.6 Pantailan gurutzatzen diren malkoak. Beti heltzear dagoen komunitate bat.
Friendster. Myspace. Facebook. Instagram. Snapchat.
Enuntziatuaren subjektu bakartuak zentzuaren eraginaren preso izaten jarraitzen du, hau da, esanahian ezindu egiten den lurralderaltasun bat. Enuntziatuaren eskuratze kolektibo eta makinikoa, ordea, potentzizeinuen eta lurraldetik at geratzen diren joan etorrien elkartze baten bidez sortzen da. Esanahiaren erreinua indibidualizazio subjetiboaren korrelatu bat bezela uzten da, zentzua eta materiaren konbinazioa baimentzen duen funts makinikoaren plana bitartez, geroz eta hondatuago eta era guztietako materia fluxuekin geroz eta lotuago dauden makina abstraktuen artikulazio lanari esker. Esanahia kontzientziaren bereganako itzulera mugimendu batetik zetorren, ikono adierazgarrien tolestura batetik, lotura makinikoen haustura bestetik. Enuntziatuaren eskuratze kolektibo bat esanahi gabekoa dela esan daiteke eta, aldi berean, era askotako fluxuen arteko lotura sortzailetik (historikoa edo poetikoa izan daitekeen) zentzu bat ateratzeko gai izan. Eta alderantziz, esanahi edukiera askoko enuntziatu bat, bakartutako adierazpen batek egina, inongo zentzu makinikorik eta fluxu errealen loturarik eman gabe, edozein esperimentazio era posible ezinezko bihurtuz.
Gala Knörrek bere erresistentziaren emaitza bezala BilbaoArten aurkezten duen Self Identity is a Bad Visual System proiektuak Susanne Von Falkenhausenek e-fluxen Bienal de Veneciako 56. edizioan argitaratutako artikulu baten izenbu- rua hartzen du. Okwui Enwezorek antolatu zuen All The World’s Futures erakusketan gaur egun nagusi den nartzisismoarekiko erresistentzi erreminta bihur daitekeen arteari buruzko haus narketa logiko bat egiten ahalegintzen da. Genero politika eta diskurtsoen teoriko diren Donna Haraway eta Teresa Lauretisen bi axioma edo aipu kontrajarrietatik abiatzen dira; Sébastien Charlesek honi buruz hitz egiten du El individuo paradógico lanean, Gilles Lipovetskyren pentsamenduaren hitzaurrea.
Orain dela hamar urte baino gehiago Charlesek zera idatzi zuen: Narciso hain egonezin badago, ezin delako beste edozein diskurtso teorikorik lasaitu da. Espiritua kontsumitzen du amorratuta, baina hori ez da lasaiago iruditzeko arrazoia. Hiperkontsumo eta hipermodernitatearen garaiak zentzu-estruktura tradizional handien gainbehera itxi du eta, horren ondorioz, moda eta kontsumoaren errekuperazioa. Zentzu estrukturei buruzko pentsamendu tradizionalaren funtzionamendu moduen eraginkortasun ezaren aurrean, beste zentzu eta esanahi makina batzuk jarri dira martxan, Deleuze eta Guattariren hitzak erabiltzearren, bidebanatze izurrago eta handiagoekin. Konekzio sare honetatik abiatzen da Gala Knörren lanaren diskurtsoa.
Snapchat sare soziala operazio eremu hartuz, Gala Knörren lana beste narratiba posible batzuen bilaketako itzulpen kultu- rala den ariketa moduan ulertzen da. Beste mundu bat benetan posible bada, idaztera ahalegin gaitezke, idazlumaz planeatzera, stylo kameraz eta htmlz. Eta faktoreak inbertitzearen bitartez, forma estruktural desberdinak eraiki historiak kontatzeko eta betiko aktore berdinekin eta betiko histori berdinekin erlazio berriak ehuntzeko (ezer berririk ez eguzki azpian, dio literaturak), gure gi zartearen errealitatea hackeatu eta eralda dezakegu: narratibaren laguntzaren bitartez, istorio kolektibo eta pertsonalen bitartez, remix eta ausazkotasunaren bitartez eta beste estrategia posible batzuk: dei egin lehenengo eta ondoren enuntziatu moduko zerbait: gutxika errealitate bihurtuko da self-fulfilling prophecy baten modura. Beste narr@tiba bat posible da.
Hau da kontua, medio barri hauen barruan narratibotasuna nola sortzen den ikustea, eta bereziki Snapchat bezalako sare sozialen bitartez, zeinek Gala Knörr abiapuntu zehatz batetik irtenarazten duen. Ferguson herrian (Missouri) gertatutako matxinadaren gertaera Michael Brown gazte afroamerikarraren erailketaren ondoren Darren Wilson polizia-agentearen eskutik 2014ko abuztuaren 9an nola helarazi zaigun ikustea.
Gertaera hau sare sozial eta ohizko komunikabideen bitartez jarraituz, batzuen eta besteen gertaeren kontakizunen desberdintasunak ikus genezakeen, sareen berehalakotasunetik at, hauetan gertatzen dena funtsean gertaera berberaren ikuspegi eta diskurtso desberdinen artean gertatzen den tentsioa da, edo gauza bera dena, albisteetan gertaerak “diren moduak dira, eta horrela kontatu dizkizuegu”; sarean denak poliedro itxura hartzen du, konplexuago bihurtzen da, ez da hain norabide bakarrekoa.
DeRay MacKessonek elkarrizketa baten adierazi zuen mo- duan: Uste dut pertsona batzuen erronka egungo testuinguruan eztabaida intelektualaren beharrezkoa den ezinegonaren lekuko garela jakitea dela. Baina komuntasuna hobetu egiten da ikuspuntu desberdinek aurrera egiten dutenean eztabaida sakon bat ahalbideratuz. Tentsioak ez du zertan ezer negatiboa izan behar. Tentsioa lana da.
Negoziazio esparru den eremu publikoan gertatzen den edozein gatazkari atxiki zaion tentsio honek Gala Knörrek gertaeren narratiba jarraitzea ahalbideratzen du, iturri desberdinak medio, eta interes berezi bat erakusten du Casey Neistat bideo-egileari buruz eta gertaera hauetara nola hurreratu zenari buruz. Ez bakarrik Brownen heriotzaren gertaera, baizik eta Black Lives Matter mugimendua nola zihoan eraikitzen eta birala egiten.
Steyerlek zera idatzi zuen: protestaren artikulazioak bi maila ditu. Batean, artikulazioak hizkuntzaren bilaketa du barne pro- testa politikorako, bere bokalizaziorako, hitzez adierazteko edo irudikatzeko. Bestean, artikulazioak bere protesta mugimenduan barne estruktura edo antolakuntzari itxura ematen dio. Hau da, bi kateamendu era desberdin daude: bata ikur mailan eta bestea indar politiko mailan.
Lehenengoan arreta jarriz, momentu hartan ikusnarrazioa eraikitzen zihoan modua era desberdin baten garatzen zegoen, ez gertaera historiko batzuen erregistroetan idatzita zegoen bezala. Bakartasunaren aurrean, aldiberekotasuna. Denboraren geldialdiaren aurrean, zuzeneko erregistroa mugimenduan. Betikotasun ideiaren aurrean, denbora iragankorrak.
Steyerlen testu 'En defensa de la imagen' pobre ezagunera atzera eginez irudi pobreak ez du gauza errealez, jatorrizko originalez, hitz egiten. Horren ordez, bere existentziaren baldintza errealei buruz aritzen da: komunikazioa erlepilo gisa, dispertsio digitala, hausturiko denporazkotasun malguak. Erronkari buruz datza eta jabetzeari buruz, dela konformismoa, dela ustiategia. Laburbilduz, errealitateari buruz datza.
ERREALITATEA,
ETA EZ ERREALA
DENAREN DESERTUA.
Gala Knörren lanak errealitateri buruz ere jarduten du, mamuak, iragankorrak diren irudi pobre hauetatik eraikitako errealitate bat. Desagertu egingo diren irudiak Snapchataren logikaren arabera, pantaila kaptura bat egin ezean, edo beraiekin beste kontakizun posible batzuk sortzen ez baditugu hain iragankor ez diren erregistro modu eta irudikapen moduen bitartez. Pintura, akaso. Pintura, oraindik..
Knörren lana korapilatu egiten den puntu honetan, irudi horiek nahasketa berri bat egiteko, ikusentzunezko lengoaiaren prozedura (muntaia eta post-produkzio) logikoen arabera scratch-eatzeko edo aldatzeko erabiliko zituzten beste artista askok ez bezala, bere lankodea hackeatzean datzala esan genezake, irudi horiek aldatu eta beraietaz jabetzea, behin beraien zirkulazio kanal “naturaletik” aterata (gailu teknologiko mugikorren sare erraldoi eta kontrola ezina), narratiba eta erlazio sare berri bat bihurtzeko, zein display moduan agertuz, irudien aldiberekotasunean gertatzen diren. Kubo zurian margotutako irudi horien instalazioa konnotazio ideologiko batzuk dituen espazioa da, eta egitemodu oso desberdin bat- zuk ditu, irudi berdin horiek esfera publikoan jarduten duten bestelakoa.
Gure denboraren bilakaera kontatzea, pinturaren bitartez, ordenaren eta pinturaren historiaren itzuli bat egitea iruditu zitekeen, baina orain ez gaude Juramento de los Horaciosen garaian, eta Knörren lana erne mantentzen da kontu honi dagokionez, apropos egindako bere pinturaren erabilera aukera erabakitzaile eta estrategiko bat baita irudien berehalako fluxuaren aurrean erresistentzi eremu bat sortzeko. Erritmoa hausten duen geldialdi bat, kontakizuna aldatzen duen interferentzia, zentzua aldatzen duen glitch bat.
Erakusketaren bigarren aretoan elkarren ondoan zintzilik zeuden bi koadrori buruz hitz egin nahi dizut. The Autumn in Central Paris (after Walter Benjamin) 1972/1973 eta If not, not, urte batzuk geroago Holokaustoari buruzko artelana, 1975/1976. Zalantzan jartzen dut instalazioa modu horretan jartzearen zentzu historio-grafikoa. Historia zatien artean, iraganeko gertaeren aretan, korrelazio bat egongo balitz bezala. 20ko hamarkadako Pariseko udazkena eta 30eko hamarkadaren hasierako urteen (eta ondorengo Guerraren suntsipenaren) arteko kausalitate immanente bat bereizteko aditasunez begiratzea nahiko izango balitz bezala.
Zentzu-makina baten antzera azalpenezko displayari heltzea da Krausen eleberriko ataletik atera daitekeena, edo Didi Hubermanek zihoen modura, gerra-makina bat, esparru dialektiko bat, saiakera bat, azken hitzaren hutsuena darama, amaiera bat.
Hau da artelanen arteko korrelazioak indar narratiboa hartzen duen puntua, tentsioetatik libre ez dagoen etenaldi bat, bisitariak pantailan zehar atzamarra irristatu barik marraztu beharko lukeen idazkera ezkutu bat, Fergusonen matxinadetatik Prince, Mykki Blanco edo Devonté Hynesen maskulinotasun beltz berrietara, lastozko kapel eta Cracker Jacken kamisetadun mutilaren aurpegi androginotik British Museumeko Defining Beauty erakusketako eskultura klasiko zuriaren ondoan dagoen emojira, itxuraz bukolikoa den Me in the Art World azken helmuga moduan All paths lead here goiburuarekin agertzen den hondartza/desertu horretara. Bide guztiek hona eramaten gaituzte, Self Identity is a Bad Visual System hau konfiguratzen duten pieza nagusietariko batera. The time to hesitate is through. Zalantzan egoteko denbora bukatu egin da.
Testua bukatu eta Instagrama ireki dut begirada bat egiteko. Belenen profilean argazki bat agertzen da Henry Milleren liburu bat eusten To paint Is to Love Again. Maitasunean pentsatzen dut, Ingo Niermannen. Love is a force, an imagination of adding. Adding humans to humans, humans to animals, animals to things, things to other things, adding being to time, time to movement. Solution Love means to contest the idea of foundation and, instead, celebrate the logic of and.
Orain dela urte batzuk Dominique Gabyk oparitutako Thirionen plastikozko poltsarekin (zein harrezkero pasilloan, nire logelaren ondoan, zintzilik dagoen statement bat bezal) talka egin dut berriz logelarantz noala. Bertan I’m looking for someone to tell me a story irakur daiteke. Mahaitxoan, bukatu gabe dauden udako liburuen ondoan, betiko biblia. El hombre que se enamoró de la luna eta 15 urterekin lehenengoko aldiz irakurri nuen mantra bat balitz bezala beti nirekin doan esaldi hori. Zer da gizakia historia bat gabe?
Galaren lanetara bueltatzen dut pentsamendua, gure historia eraikitzen duten modura. Fisher eta Aguhartaz gogoratzen naiz hasieran modura, baina bat-batean Gala Knörren artelan bat agertzen zait, non zeru urdinaren gainean emoji irriabartsu bat ezartzen den begiak globo gorri bi eta irribarre zuri bat hegazkin batek marraztua bezala dituelarik.
Ohean etzanda, Facebook eta Instagrametik ostera bat egiten du. Aurikularrak jarri eta Youtuben Blood Orangen Augustine bilatzen dut. Devonték While Trayvon Falls Asleep abesten du. Trayvon Martin. Black Lives Matter. Konexio berriak. Oraindik gauza asko ditut kontatzear...
1. Grande, Gerardo. La edad atómica. 2014
2. Franzen, Jonathan. Pureza. 2015
3. Manovich, Lev. El lenguaje de los nuevos medios de comunicación. 2005
4. Fernández Porta, Eloy. €®O$. La superproducción de los afectos. 2010
5. Berardi, Francesco. About blank. 2016
6. Fisher, Mark. Realismo capitalista. ¿No hay alternativa? 2016
7. Guattari, Félix. La revolución molecular. 2017
8. Lipovetsky, Gilles y Charles, Sébastien. 2006
9. Illich, Fran. Tenemos espejos en lugar de ojos. Revista Zehar, 63
10. Browne, Rembert. In conversation: DeRay MacKesson. NY MAG. 22 Noviembre 2015
11. Black Lives Matter (BLM) es un movimiento de acción política internacional que nace en el seno de la comunidad afroamericana tras la absolución de George Zimmermann por la muerte del adolescente afroamericano Trayvon Martin a causa de un disparo. A raíz de este acontecimiento el hashtag #BlackLives Matter se convirtió en viral a través de numerosas plataformas, visibilizando el movimiento como una red descentralizada sin una jerarquía estable ni estructura fijada, más allá de las mútiples conexiones que se puedan establecer en una red rizomática como esta.
12. Steyerl, Hito. La articulación de la protesta. 2002
13. Steyerl, Hito. In defense of the poor image. E-flux journal. 2009
14. Zizek, Slavoj. Bienvenidos al desierto de lo real. 2005
15. O’Doherty, Brian. Inside the white cube. The ideology of the gallery space. 2000
16. Kraus, Chris. I love Dick. 1997
17. Didi-Huberman,Georges. Revista Minerva número 16. 2011
18. Texto aparecido en e-flux . 30 Sept 2013 para promocionar el libro Solution 247- 261. Love editado por Ingo Niermann con las colaboraciones de Etel Adnan, Douglas Coupland, Eva Illouz, Martti Kalliala, Ben Marcus, Chus Martínez, Momus, Eva Munz, Ingo Niermann, David Pearce, Beatriz Preciado, Emily Segal, Alexander Tarakhovsky e Ignacio Vidal-Folch.